Jose Mari Velez de Mendizabalek haren blogean iragarri duenez, zapatu honetan Sabin Salaberri aramaioarrari beste sari bat emango diote Gasteizen. Oraingoan Landazuri Elkartearen saria da. Velez de Mendizabalek Jesus Guridiren gainean egindako artikuluan aipamen berezia egiten dio goi mailako musikari aramaioarrari eta bertan irakur daitekeenez, Salaberrik "euskal kulturaren alde burututako lan bikainak ongi merezia" du sari hori. Artikulu osoa irakurtzeko klikatu hemen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.