Zuiako ligako kanporaketa jokatu zen Aramaion, aurreko asteburuan elurragatik jokatu ezin izan zen saioa. Atzo, domekan, izan zen. Izarra elkartean. Bertso merienda formatuan jokatu zuten Aramaioko Marixeka etaUrkabustaizko Izarra taldeek. Aramaioko taldeak irabazi zuen azkenean saioa.
Orain, Zuiako ligan, Aramaioko bi taldeen arteko demak emango du ligako irabazlea.
Honenbestez, Aratusteetako asteburuaren ostean, azken txanpan sartuko da Arabako Kuadrila arteko Bertsolari txapelketako liga kanporaketa fasea.