Lurgorri Eguneko zentroan lanean diharduen KL. kooperatibak emango du tailer hori eguneko zentroan bertan eta oroimena, arreta, oreka eta gorputz jarrera landuko dira, besteak beste. Arlo kognitiboan zentratuko dira, beraz. Oroimenari dagokionez, lau prozesu ezberdinduko dituzte: memorizazioa edo informazio berria grabatzea, mantentzea, berreskuratzea eta ezagutzea. Lau prozesu horiek azalduko dituzte, besteak beste. Horrez gain, arreta landuko dute ariketa zehatzen bidez.
Bestalde, arlo fisikoari ere emango diote garrantzia. Adituen arabera, ariketa fisiko ezak osasunean ondorio txarrak izan ditzake. Bada, hori ekiditeko taldean ariketa berdinak egingo dituzte, besteak beste, luzaketak eta giharrak indartzeko zein koordinazioa hobetzeko ariketak.