Garoñako zentral nuklearra ixtea eskatzeko mozioa gaurko osoko bilkuran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ots. 3a, 10:00

Bildu taldeak Aramaio Alkartasunarekin batera mozioa aurkeztuko dute gaur Garoñako zentral nuklearra "berehala" ixteko eskatuz. Besteak beste, zentral nuklearrek suposatzen duten arriskuen inguruan informazioa zabaldu eta sustatzeko konpromisoa hartzen du Udalak eta baita Nuklearrik ez, Garoña itxi orain! lema erabiltzeko, dokumentu ofizial eta Udalak sortzen dituen bestelako argitalpen guztietan. Mozioak honakoa ere dio: "Kontsumoaren gutxitze eta energia iturri berriztagarrien erabileran oinarritutako energia aurrezpenaren aldeko apustu garbia egiten dugu".

Mozio horrez gain, badira beste hainbat gai interesgarri. 2012ko aurrekontuan akats batzuk zuzendu behar dira eta Etxaguen auzoaren eraberritzea ere izango dute hizpide. Bestalde, Debagoieneko beste herri batzuetan moduan, Gipuzkoan azpiegitura lan handiak geldiarazteko mozioa aurkeztuko du Bilduk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak