'El fuego del amor', duela 80 urte Aramaion antzeztu zen obra gogora ekarri du Velez de Mendizabalek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko otsailaren 1a

Jose Mari Velez de Mendizabalek duela 80 urte Aramaion estreinatu zen antzezlan bat ekarri du gogora: 'El fuego del amor'. 1932ko irailaren 8an egin zen, kontzejupen. Emakume Abertzale-Batzak antolatu zuen eta herriko antzezle gazteen ardura izan zen protagonisten lanak burutzea: Lola Azkarraga, Felipa Etxebarria, Jose Mari Azkarraga, Ramon Ormaetxea, Demetrio eta Frantzisko Ayastuy eta Tiburtzio Astondoa. Velez de Mendizalek haren Hots Begi Danbolinak blogaren barruan egin dio erreferentzia antzezlan horri. Artikulu osoa irakurtzeko klikatu hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak