Aiastui eta Zaldibar garaile Euskal Herriko mus txapelketaren Aramaioko kanporaketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 26a

Zapatuan jokatu zen Euskal Herriko mus txapelketako Aramaioko kanporaketa, Eki tabernan. Aurten sei bikotek hartu dute parte, iaz baino hiru bikote gutxiago. Mikel Aiastui eta Dani Zaldibar izan ziren garaileak baina Arabako txapelketan ezingo direnez egon, finalistak geratu ziren Ramon Nafarrate eta Unai Kortabarria joango dira euren ordez. Azken horien ordezko izango dira, azkenik, iazko Arabako txapeldunak: Igor Aiastui eta Kepa Etxebarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak