Leire Espinosa Zuiako Koadrilako eta Aramaioko gizarte langileak jakinarazi duenez, memoria lantzeko ikastaroa antolatu guran dabil Aramaioko Udala. Taldea sortzen bada Lurgorri Eguneko zentroan lanean diharduen KL. kooperatibak emango zuen tailer hori zentroan bertan eta oroimena, arreta, oreka eta gorputz jarrera landuko lirateke, besteak beste. Izenematea ireki dute dagoeneko; udaletxeko bulegoan, otsailaren 15a baino lehen. Taldea mugatua izango dela aurreratu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.