Bizente Goikoetxea abesbatzak Santa Ageda bezpera ospatzeko entsegu orokorrera deitu ditu herritarrak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 26a

Bizente Goikoetxea abesbatzako kideek deialdi berezia egin dute aurten Santa Ageda bezperari begira. Egun berezi horretako tradizioa mantendu gura dute eta korotik haratago, herritar guztiei dei egin diete otsailaren 4rako prestatu duten egitarauarekin bat egin dezaten.

Eta nola parte hartu? Bada, datorren eguaztenean, otsailak 1, entsegu orokorra deitu dute udaletxeko pleno aretoan, 20:30ean hasita:  "Duela hilabete inguru pentsatu genuen ondo egongo zela abesbatzako kideez gain herritarrek ere parte hartzea Santa Ageda bezperako ekitaldiekin", adierazi du Bittor Kortabarria abesbatzako presidenteak.

Kortabarriak dioenez, abesbatza zahartzen ari da eta tradizioa mantendu gura dute: "Ez dugu Santa Ageda bezperako tradizioa itzaltzerik nahi, indar berezia eman eman gura diogu", dio. Datorren urtean bertso eskolakoek ere parte hartuko dutela jakinarazi du Bizente Goikoetxea abesbatzako presidenteak.

Otsailaren 4an, egun osoz
Orain arte arratsaldez irten izan dira kantuan, baina aurten, zapatua dela aprobetxatuz, egun osorako egitaraua prestatu dute, Santa Ageda bezperarako.

Goizean zehar auzoetako baserrietan ibiliko dira kantuan: 10:00etan geratuko dira plazan eta, besteak beste, Matxin kale, Eguzkierripa, Arraga, Errotabarri eta Zalgo inguruan arituko dira eztarriak berotzen. 
Denok batera bazkaldu ostean, arratsaldean Ibarra auzoan egingo dute kantuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak