Egubakoitzean bertan San Martin eskolako gimnasiora 18:15ean agertzea nahikoa da izena emateko. Baina beraunduago ere eman daiteke izena, Ainara Inuntziaga Lagunartean dantza taldeko kideak adierazi duenez: "Edozein egubakoitzetan agertzearekin nahikoa da, ez da zertan lehen egunean etorri behar. Batzuk, gainera, esan digute asteon ez direla etorriko". Antolatzaileek dei egin diete herritarrei ikastaroarekin bat egin dezaten.