Arabako bertso txapelketako finala Aramaion jokatuko dute martxoaren 24an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urtarrilaren 23a

2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa aurkeztu berri dute Gasteizen. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekakoa. Bi txapelketa paralelo izango dira, gainera: bat-batekoa eta idatzizkoa. Finala Aramaion jokatuko dute martxoaren 24an.

146 parte-hartzaile

Txapelketak hainbat aldaketa izan ditu: bat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dute parte (guztira, 146 parte-hartzaile), eta idatzizkoan 25 taldek eman dute izena. Talde horiek guztiak 4 ligatan banatu dira. Liga bakoitzean 3 taldek hartuko dute parte, ondoren, liga bakoitzeko irabazleak lehiatuko dira finalerdietan. Bukatzeko, finala: martxoaren 24an jokatuko da Aramaion.

Otsailaren 4an hasiko dute txapelketa

Otsailaren 4an izango da lehenengo kanporaketa, eta ondoren atsedenik gabe jarraituko du txapelketak. Araban inoiz egin den txapelketa parte-hartzaileena da, eta indartsuena. Informazio guztia hemen duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak