"Beste zerbait antolatu, eskaintza osatu eta domekak eramangarriagoak egiteko". Horretarako antolatu du Aramaioko Gazte Asanbladak hilean domeka baten pelikula bat eskaintzeko ekimena, Aitor Zabala asanbladako kidearen arabera. Domeka honetan hasiko dira Tim Burton zuzendari ospetsuaren 'Big Fish' filmarekin (19:00). Asmoa da, esandako moduan, hilean behin film bat eskaintzea, Kultur etxean.15 urtetik gorakoendako pelikulak ekarriko dituztela aurreratu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.