Bilboko eskulanen feriara txangoa, Itur-Zuri elkartearen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 17a

Aramaioko Itur-Zuri emakume elkarteak irteera antolatu du datorren urtarrilaren 28rako. Bilbao Exhibition Centre-n egingo den eskulanen feriara joango dira, egun osorako. Izena eman behar da urtarrilaren 22a baino lehen, honako telefono zenbakietara deituta: 670 431 662 (Ana) eta 616 560 895 (Belen). Irteeraren prezioa da 35 eurokoa, bazkaria barne. 10:00etan egin dute hitzordua autobus geltokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak