Aurrera doa Aramailur taldea, produktu berriak saskiratzeko gertu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 16a

Urtea amaitu aurretik Aramailur kontsumo taldeak deialdi berezia egin zuen herritarrak erakartzeko. Bi kide berrik egin zuten bat deialdiarekin eta egun 11 dira guztira. Taldea aurrera doa, beraz.

Orain, gainera, saskia berritu guran dabiltza. Honela azaldu digu Mikel Oceja taldeko presidenteak: "Beste produktu batzuetara zabaltzea aztertzen gabiltza. Barazkiez gain, Aramaioko arrautza eta eztiaren zain gaude eta asmoa dugu etorkizun hurbilean kanpoko produktu ekologikoetara zabaltzeko".

Asmoa da, oraindik ez dutelako erabakia hartu: "Gure kontsumo taldearen printzipioak ahaztu barik, hau da, ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko tratu zuzena bultzatuz eta beti ere produktu ekologikoak kontsumituz, gure beharrak asetzen dituzten produktu berriak saskiratzea pentsatzen gabiltza", dio Ocejak. Halako gaiak jorratu eta egon daitezkeen arazoez berba egiteko astero bilera bat egin dute. 

Ateak zabalik daude
Ez dago baldintza aipagarririk kontsumo taldeko kide egiteko. Egokiena da martitzenero 19:00etan udaletxeko arkupera saskiak betetzeko egiten duten hitzordura joan eta funtzionamenduaren berri bertatik bertara izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak