100 euro kirol materialean Irabazleak asteon jakinarazi dituzte eta lau saridunetatik bi aramaioarrak dira: Xabier Elexpuru eta Maider Aldai. Elexpuruk hiru edo lau aldiz hartu du parte eta dioenez, lehiaketako galderak erantzutea ez da lan zaila izan: "Galderaren bat erantzuteko laguntza eskatu behar izan arren, nahiko modu errazean osatu nuen galdeketa. Bestalde, halako ekimenen garrantzia goraipatu du Elexpuruk: "Badauka bere garrantzia. Gu ere Koadrilako parte garenez, bertako herrien berri izateko ekimen polita da".
Maider Aldai saria jaso duen 16 urteko gazte aramaioarrarendako, berriz, lehen aldia izan da aurtengoa. Lehiaketaren berri "kasualitatez" izan zuen: "Liburutegiko arduradunak proposatu zigun parte hartzea eta galderok erantzuteko liburu baten aurkitu nuen informazioa. Koadrilako hainbat konturen berri izateko aukera ona izan da, beti dago-eta ondo inguruko herrietan gertatzen denaz jakitea". 100 euroko txartel bana jaso dute Elexpuru eta Aldaik, kirol materialean gastatzeko.