Alaiak erretiratuen elkartearen mus txapelketa, giro ederrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 9a

Alaiak erretiratu elkarteak urtero antolatzen duen mus txapelketa giro ederrean joan zen. Zapatuan, hilak 7, jokatu zen txapelketa eta aurtengo edizioan bederatzi bikotek hartu dute parte. Antolatzaileak pozik geratu ziren txapelketako parte hartzearekin –bazkideek bakarrik har dezakete parte– eta zaharren egoitzan izan zen giroarekin. Hori bai, datorren urterako emakumeek ere parte hartzea jarri dute helburu.

Angel Astondoa eta Ramon Altuna izan ziren irabazleak, finalean Enrike Ibabe eta Juan Mari Uribarren garaitu ostean. Hirugarren bikotea Benito Abarrategi eta Jabier Uribarrenek osatutakoa izan zen.

Irabazleendako, urdaiazpikoa

Urtero moduan, sari ederrak izan ziren. Irabazleek urdaiazpikoa eta garaikurra eraman zuten etxera. Bigarren eta hirugarren geratu ziren bikoteendako, berriz, txanpaia eta gazta edo arraina izan ziren sariak. Txapelketa amaitu ostean sari banaketa eta afari ederra egin zuten parte hartzaile guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak