Aramaioko Gabonetako jolas parkeak hainbat haur eta gaztetxo erakarri ditu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 5a

Aramaion ere ez du hutsik egin Gabonetako jolas parkeak. Hainbat urte dira dagoeneko Udalak kiroldegian denetariko puzgarrri eta jostailuak jartzen dituela haur eta gaztetxoen gozamenerako. Aurtengoa atzo egin zen, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. "Ahalik eta ume gehien erakartzea" da Udalaren helburua eta xedea bete zutela esan daiteke, arratsaldean behintzat jende askotxo batu zen-eta kiroldegian.

Gabonetako egitarauaren barruko beste ekitaldiekin moduan, Udalak ekintza puntual bat moduan planteatzen du jolas parkea. Hau da, ez du begiralerik edota bestelako arduradunik jartzen haurren zaintzarako. Puzgarrien arduradunak eta gurasoak dira haurrak kontrolatzen dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak