Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrerako deia egin dute zenbait aramaioarrek. Urteko azken egubakoitzean, Herriko plazan egindako konzentrazioaren ostean, Sastiñan elkartu ziren talde argazkia ateratzeko. Aramaiotik irten behar zen autobusa bete da dagoeneko eta autobus horretan sartzerik ez dutenak Legutioko autobusean joan beharko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.