Erakusketa irekitzeko aurkezpen ekitaldi txiki bat egingo dute datorren egubakoitzean, hilak 16, 19:30ean: Manex Agirre eta Jokin Labayen bertsolariek agur bertso bat abestuko dute eta gero Eneko Barberena literaturagile arrasatearrak testu bat irakurriko du. Amaitzeko, Espainiako Gerraren gainean Joseba Tapia musikari ospetsuak idatzitako bertso batzuk abestuko dituzte Labayen eta Agirrek.
Datu bilketarako lantaldea
Antolatzaileen helburua da Espainiako Gerrak Aramaion izan zuen eragina aztertzeko herritarrez osatutako lantalde bat osatzea, Murugaingo indusketetan aritu ziren herritarrak, adibidez. Aramaioko kasuen gaineko datu gehiago bildu gura dute, herritarren laguntzarekin.