Bittor Kortabarria abesbatzako presidenteak jakinarazi duenez, 12:30ak aldera hasiko da kontzertua eta honako kantu hauek abestuko dituzte: Aleluia (Rosa Vernans), Gurea da (Sabin Salaberri), Gabiltzan kalez kale (Pablo Sorozabal), Txanton Piperri (B. Zapirain). Eta, noski, gabon kantak ere ez dira faltako: Oi Betlehen, Oh luz de Dios, Haur eder baten bila, Irten ezazu, Gloria In Excelsis Deo, Birgina Maite eta amaitzeko, Haurtxo maite.
Arrasate Musikaleko txistulari talde baten laguntza izango dute. Abesbatzako kideek gonbidapena luzatu die aramaioar guztiei kontzertura joateko: "Etorri Gabon kanta batzuk eta beste mota bateko abesti alai batzuk entzutera".
Hilaren 18an, Arrasaten
Domekako emanaldiaz gain, datorren abenduaren 18an Arrasaten egingo dute kontzertua, San Andres auzoan.
Egun horretako abestien errepertorioa domekakoaren antzekoa izango dela iragarri du Kortabarriak.