Helbide horretan edo Orixol mendizale elkarteko ordezkariekin egonda Euskal Mendi Federazioko 2012ko tarifen berri izateko aukera ere badago. Bestalde, iaz izena eman zuten bazkideei eta federatuei aurrez emandako kontu korronte zenbakitik kobratuko diete 2012ko kuota, abenduaren 18a baino lehen kontrakorik esaten ez badute.
Bazkide kanpaina berria
Bestalde, bazkide kanpaina berriarekin ere hasi dira Orixoleko arduradunak. Urteko kuota hamar euro da –haurrek bost euro–, eta bazkide egiten direnek hainbat irteeretan deskontuez gozatzeko eta Orixol elkartearen materiala jasotzeko aukera izango dute.