Arratsaldean ipuin kontalaria egongo da liburutegian, Eñaut Gorbea Zurrunka antzerki taldeko kidea, hain justu. Haurrekin hainbat urtetan lan egindakoa da Gorbea; bada, gaurkoan bi saio eskainiko ditu: lehena 17:00etan, eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrendako izango da. Bigarren saioa, berriz, 18:00etan da, 6 urtetik gorakoendako. Gauean, amaitzeko, Kukubiltxo taldearen Mortimer ikuskizuna egongo da Kultur etxean (22:15).