Peio Ormazabalek irabazi du Bertxoko

Ander Monedero 2011ko azaroaren 28a

Egubakoitz gauean, Hala Beti irratiak eta Arabako Bertsozale elkarteak antolatzen duten sariketaren finala jokatu zuten Aramaioko Iturrieta sagardotegian. Bertxoko sariketa, bertsolari gazteentzako tranpolina den lehiaketa da eta, aurtengo irabazlea Peio Ormazabal arrigorriagarra izan da.

Aramaioko finalean, Ormazabalekin batera, Ekaitz Samaniego eta Ander Solozabal gasteiztarrak, Ane Labaka lasartearra, Izar Mendiguren laudioarra eta Manex Mantxola urretxuarra aritu ziren.
Saioa hasi baino lehen, afaria egin zuten Aramaioko Iturrieta sagardotegian eta, bertan, 70 bat pertsona izan ziren afaltzen. Afalostean, sabela ondo beteta –kantuan egiteko eskertzen dena–, bertso saioa hasi zuten. Ondoren, umorez betetako saioa eskaini zuten bertsolariek.

Etxeko ordezkariak, entzule

Egubakoitzeko finalean ez zen Aramaioko bertsolaririk izan. Txapelketan Xabi Igoa eta Paula Amilburu bertsolari aramaioarrek  parte hartu zuten, baina bietako inork ez zuen lortu finalerako txartela.
Amilburuk azaroaren 11n Kanpezun (Araba) egin zen finalaurrekoan izan zen, baina Labakak eta Solozabalek lortu zituzten finalerako bi txartelak.

Igoak, berriz, azaroaren 18an Agurainen jokatu zuen finalaurrekoa, eta bertan, Mendigurek eta Mantxolak lortu zuten finalerako txartela. Txapelketatik kanpo egonda ere, bi bertsolariek finala jarraitu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak