Atzo, astelehena, jarri zuten indarrean ordutegi berria. Eguaztenean ezik, Aramaioko Udaleko bulegoak goizez bakarrik egongo dira zabalik, 09:00etatik 14:30era. Eguaztenean egun osoan zehar egongo dira zabalik, 09:00etatik 14:30era eta 16:30etik 18:30era. Bake epaitegia eta erregistro zibila, berriz, astelehenetan bakarrik egongo dira zabalik, 09:00etatik 14:30era. Udaleko iturriek adierazi dutenez, ordutegi aldaketa ez da behin betikoa eta herritarren eskaerei erantzungo diola uste dute. Aldatu beharko balitz inongo arazo barik aldatuko dutela jakinarazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.