Bertxoko sariketa: finaleko afarian izena emateko azken eguna, azaroak 23

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 19a

Arabako bertsolari gazteendako tranpolin izan gura duen Bertxoko sariketaren 2011ko edizioko finalean egongo diren bertsolariak erabaki dira. Xabi Igoa ez zen sailkatu atzo Agurainen jokatu zen azken kanporaketan eta beraz, hilaren 25ean Aramaioko Iturrieta sagardotegian jokatuko den finalean ez da etxekorik egongo. Ekaitz Samaniego (Gasteiz), Ane Labaka (Lasarte-Oria), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Ander Solozabal (Gasteiz), Izar Mendiguren (Laudio) eta Manex Mantxola (Urretxu) sailkatu dira. Afarian izena emateko azken eguna da azaroaren 23a (657 707 971)

Horra finaleko kartela:

 

Bertxoko Finala_kartela

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak