Orixol mendizale elkartearen eskutik, Asia bizikletan zeharkatu duten Gasteizko bi lagun protagonista dituen bideo emanaldia izango da gaur Sastiñan (19:00). Bi protagonistak bertan izango dira, gerturatzen direnei euren esperientzia kontatzeko asmoz. Antolatzaileek herritar guztiei luzatu die gonbita emanaldia eta osteko solasaldia bertatik bertara jarrai dezaten. Sarrera doakoa izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.