Joan den azaroaren 5ean Aramaio Baserri Barri fundazioak (ABB) irteera berezia antolatu zuen Errezilera. Hango emakume talde batek marmelada egiteko kooperatiba bertatik bertara ezagutzen ibili ziren. Bi hitzetan esanda, euren instalazioak ikusi eta esperientziak trukatzeko balio izan zuen irteerak. Errezilgo eredua ABBren etorkizuneko egoitza izango den ikerketa zentroan aplikagarria den ikustera ere joan ziren. Gutxi gorabeherako ideia batekin itzuli zirela adierazi dute ekitaldian parte hartu zuten aramaioarrek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.