San Martin eguna ederki ospatu zuten Aramaioko umeek

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 14a

San Martin eguna ospatu zuten Aramaioko umeek eskolan joan zen eguenean. Arratsaldean, 3ak aldera, elkartu, abestu, dantzatu, irrintzi lehiaketa egin eta, bukatzeko, gaztaina erreak banatu zituzten denen artean (haur, irakasle eta guraso). Eta, egubakoitzean, ostera, jai hartu zuten. Eguraldiak lagundurik, ederto pasatu zutela kontatu digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak