Omenaldi polita eta hunkigarria Aramaioko ahozko ondarea utzi digutenei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko aza. 14a, 09:29

Antolatzaileak eta protagonistak oso pozik eta Aramaioko zinema aretoa herritarrez beteta. Divina Arriolabengoa eta Arantza Ozaetak jaso zituzten Aramaioko aspaldiko ipuin, kondaira eta bizipenak kontatu zituztenei egindako omenaldia arrakasta borobila izan da. Herriko dantzarien eskutik aurreskua, Xabi Igoaren bertso bi eta DVD eta lore bana jaso dute omenduek.

Omenaldia ez da ordubetera heldu; Nikolas Gardoki omenduetako baten arabera, ez zen beharrezkoa: "Oso polita izan da ekitaldia, asko gustatu zait. Halakoetan, hobe laburra eta bizia izatea, luzea eta astuna baino".

Etxez etxeko bilketa egin duten Divina Arriolabengoa eta Arantza Ozaeta ere oso pozik zeuden omenaldiaren ostean. "Urduri nengoen omenaldira heldu aurretik baina etorri diren guztiak ikusi ditudanean asko lasaitu naiz. Dena ondo irten da", adieradi du Arriolabengoak. Ozaetak ere bat egin du proiektuan bidelagun izan duenarekin: "Eurak dira protagonistak eta omenaldia merezi zuten. Beharra ikusten genuen euren lana omentzeko, eta asetu dugu".

Zinema aretoko omenaldiaren ostean, omenduak eta euren familek, Divina Arriolabengoa eta Arantza Ozaetak, eta Udaleko ordezkariek luncha egin dute erretiratuen elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak