Aramaioko Ibarra auzorako alkateak aukeratuko dira domekan, bozketaz eta iradokizunei zabalik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 10a

Ibarra auzorako bi alkate berri aukeratuko dira domekan. Batetik, Ibargoia, Aita Gabriel Jauregi, Bizente Goikoetxea plaza eta Iturrizuri kaleetako alkatea eta, bestetik, Nardeaga, Pedro Ignacio Barrutia eta Santakruz abadearen plazatxorako alkatea.

Esandako moduan, hilaren 13an egingo da bozketa, pleno aretoan, 12:00etatik 14:00etara. Gune bakoitzerako hautestontzi bana eta beste hirugarren hautestontzi bat jarriko dute.

Azken ontzi horretan bizilagunen iradokizunak jasoko dira, hau da, ordezkari berriaren zeregina zein izan behar den galdetuko zaie herritarrei. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak