Unai Etxebarriarendako urdaiazpikoa, Dorletako Ama taldekoen kalabazaren pisura gehien gerturatzeagatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 9a

Urriaren 29an ospatu zen Erretiratuen eguneko azokan Dorletako Ama Txirrindularitza taldekoek kalabaza bat jarri zuten postu baten, eta euro baten truke kalabazaren pisua asmatu edo gehien gerturatzen zenak sari eder bat jasotzeko aukera izango zuen. Bada, argitu da misterioa, badakigu zein den irabazlea: Unai Etxebarria. Kalabaza hori bera, urdaiazpiko bat eta ardo botila pare bat irabazi ditu. Kalabazaren pisu zehatza zen 56'470 kilo eta Etxebarriak 56'100 kiloko apustua egin zuen. Bejondeiola!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak