Txirritolak antolatutako X. Txirripartxis lehiaketan, urtero moduan, bi maila bereiztuko dira: 6tik 14 urtera artekoak eta 15 urtetik gorakoak. Lehenak 16:30ean lehiatuko dira eta bigarrenak, berriz, 17:30ean. Udaletxeko pleno aretoan izango da eta lehiaketa hasi baino 15 minutu lehenago eman daiteke izena –izena eta jaiotza urtea zehaztuz–. Partxisaren ohiko arauekin jokatuko da, banaka.
Sariak honakoak izango dira: haurren artean lehen hiruek 60, 45 eta 30 euroko bono bana jasoko dute Elkarreko edozein dendetan euskarazko materialarekin trukatzeko. Gaztetxo eta helduen artean, berriz, bonoak izango dira 75, 60 eta 45 eurokoak.
Hona hemen egitaraua: