Hiru sari egongo dira maila bakoitzeko: lehen saria 150 eurokoa izango da, bigarrena 100 eurokoa eta hirugarrena, azkenik, 60 eurokoa. Epaimahaia Lierni Altuna Aramaioko alkateorde eta Zuiako koadrilako presidenteak izendatuko du eta abenduaren 16an jakinaraziko dira irabazleak, Zuiako koadrilako webgunean.
Hiru lan bakoitzak, gehienez
Gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak. Folio edo kartulinan aurkeztu behar dira, alde batetik bakarrik apainduta, eta honako neurriarekin: 4,5x21 zentimetro, oinarri baten itsatsi gabe. Ez da bestelako neurririk onartuko.
Aurrez argitaratu eta saritu gabekoak izan behar dira eta ez dira onartuko irudi, marrazki edo pertsonaia ezagunak dituzten lanak. Argibide gehiagorako, deitu Murgiako udaletxera (945 430 167).