Bestalde, kiroldegian egindako bazkarian 125 lagun elkartu ziren, Aramaioko zein inguruetako erretiratuak. Bapo bazkaldu ostean Benidormerako bidaiaren zozketa heldu zen. Bada, Oletako Mantsoa baserriko Amparo Armendariz izan zen irabazlea. Astebete osorako bidaia irabazi zuen Armendarizek, 65 urte baino gehiago duten bi pertsonendako. Hiru izarreko hotel batera joango dira, zortzi egun eta zazpi gau.
