Bertxoko badator: Igoa irakaslea eta Amilburu ikaslea, maila ona ematera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 4a

Atzo hasi zen 2011ko Bertxoko sariketa. Lehen saioa Gasteizko Errexala elkartean izan zen. Bertsolari gazteei plazak ematea eta Arabako entzuleriari saio dinamiko, fresko eta animatuak eskaintzea da ekimenaren helburua. Paula Amilburu eta Xabi Igoak osatuko dute Aramaioko ordezkaritza. Ondo ezagutzen dute elkar, izan ere, bada urte eta erdi Igoa Amilbururen irakaslea dela Aramaioko bertso eskolan.

Irakaslearendako ez da lehen aldia izango, ezagutzen du sariketa: "Giro ederra egoten da, bai horixe. Berezitasunak ditu, gainera. Adibidez, hasierako agurra puntuagarria da eta abesti ezagunen baten doinuan oinarrituz egin behar da bertsoa. Egon naizen saioetan denetariko doinuak erabili izan dira: Doraemon, Shin Chan edo Gozategi, esaterako".

Paula Amilburu, berriz, lehen aldiz izango da Bertxokon: "Zaila izango da eta urduri egongo naiz. Ondo pasatzera noa, eta ahalik eta ondoen egitera; badakit ez naizela finalera pasako. Bertsolari onak daude eta sariketa ezagutzera noa". 

Afarian izena emateko
Saio guztiak afalostean izango dira; afaria 20:30ean hasiko da eta saioa, berriz, 22:30ean. Afarirako, saioa baino bi egun lehenago eman behar da izena. Bi modu daude: 675 707 971 telefonora deituta edo araba.sustapena@bertsozale.com helbide elektronikora mezua bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak