Nardeaga kalea postuz beteta egon da, behetik hasi eta goiko muturreraino. Fruta eta barazki, ezti, pastel, perretxiko, gazta, arropa eta bitxiak ikusi eta erosi zitezkeen horietan; eta ganaduzainek ardiak, astoak, zaldiak edota idiak ekarri dituzte.
Hori guztia ikusi eta gero, "urtetik urtera hobetzen ari da", esan digu batek baino gehiagok. Herriko neska-mutikoen kantuek alaitu dute eguerdiko hamabitako meza eta, irteeran, dantza saioa egin dute dantzari txiki eta gazteek. Ordu bi t’erdiak alderako, kiroldegira joan dira erretiratuak, bazkaltzera.
Artzain-txakur txapelketa
Bihar, domeka, asteburua borobiltzeko, artzain-txakur txapelketa egingo dute Salazango landetan, 11:30ean hasita. Bertan izango dira etxe bertako Fernando Etxebarria eta Arabako txapeldun Jon Zuazo.