10:30ean herriko trikitilari eta txistulariek emango diote hasiera egunari. Gero, 12:00etan, urtean zehar hildako erretiratuen omenezko meza nagusia egingo dute San Martin parrokian. Mezan parte hartuko dute umeen Papargorri eskolaniak eta Bizente Goikoetxea abesbatzak. 13:00etan euskal dantzen saioa egongo da, Lagun Artea dantza taldearen eskutik.
Amaitzeko, bazkaria egingo dute kiroldegian (14:30). Gainera, elkarteetan mokadutxoa doan izango dute goiz osoan. Eta noski, bazkarian opariak ere jasoko dituzte; sari potoloa bi lagunendako Benidormerako bidaia izango da.
Ganadua, goiko aldean
Azoka, bestalde, 11:00etatik 14:30era izango da. Nardeaga kaletik Eki tabernara arte bertako zein kanpoko barazki, fruitu eta artisautza produktuekin 41 postu egongo dira. Goiko aldean, berriz, beste 18 baserritarrek ganadua erakutsiko dute.
Aldi berean, bigarren eskuko produktuez osatutako postua jarriko du Izaskun Arriaranek. Honako materiala jasoko du: kirol materiala eta arropa, haurren zaintzarako materiala eta etxetresna elektriko txikiak. Materiala egunean bertan jasoko da, 09:00etatik 11:00etara. 11:30etik aurrera salgai jarriko dira edo trukea egiteko aukera egongo da. Jabeak jarriko du prezioa eta ateratzen den diruaren %20a Aspanafoha minbizia duten Arabako haurren aldeko elkartearendako izango da.
Hona hemen egitarau osoa: