Erantzunkidetasuna eta denboraren kudeaketa lantzeko tailerra, aurrera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 24a

Itur Zuri emakume elkarteak erantzunkidetasuna eta denboraren kudeaketa hobetzeko tailerra antolatu du. Interesa duen edonorendako da baina batez ere emakumearendako. Izan ere, tailerrean emakumearen eguneroko osasunari buruzko hainbat gai jorratuko dira. Helburu nagusia da denboraren erabilera kudeatzen ikastea izango da hau guztia hezkuntzaren esparruan, eta etxeko zereginetan eta zainketetan erantzunkidetasuna lortzeko

Lau hitzaldi edo mahai-inguru antolatu dituzte. Lehena dagoeneko joan den eguenean egin zen; emakumearen behar psikologikoen gainean jardun zuten. Bigarren saioa eguenean egingo da, urriak 27, eta emakumearen parte hartzea izango dute hizpide. Azkenik, datozen bi eguenetan beste bi saio egingo dira: lehenean, familia barruko hamaika kontu landuko dira eta bigarrenean, zahartzaroa.

Clown antzerkia
Ekimenarekin amaitzeko clown ikuskizun bat antolatu dute azaroaren 12rako (22:00): Molestias clownicas. Anbulatorioan txandaren zain dagoen Pauxa pailazoaren gorabeherak kontatzen ditu obrak. Proposamen entretenigarria da eta emakumeek osasunarekin duten harremana du ardatz. Ekintza guztiak Kultur etxean izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak