Bestalde, Udalak hala gomendatuta, gainerako auzoetan asteburu honetan aukeratuko dira auzo alkateak. Halaxe azaldu digu Loli Lasaga Azkoaga auzoko alkateak: "Domekan egin dugu hitzordua, 12:00etatik 14:30era bitartean, eskola zaharrean. Guk bozketa bidez aukeratzen dugu alkate berria, baina badakit beste auzo batzuetan etxez etxe joaten direla alkate berria aukeratzeko".
Etxaguen auzoan ere bozketa bidez aukeratuko dute alkate berria. Domekan errota gaineko lokalean egin dute hitzordua, 12:00etan. Betebehar nagusiak batzarrak antolatu eta auzoari dagozkion kontuen gainean informatzea dela adierazi digu Iban Astola alkateak.