Aramaion izango da Bertxoko sariketaren finala, azaroaren 25ean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 19a

Arabako Bertsozale elkartearen eta Hala Bedi irratiaren eskutik, badator Bertxoko sariketa. Lehen kanporaketa azaroaren 3an izango da Gasteizko Errexala elkartean eta finala, berriz, Aramaioko Iturrieta sagardotegian. Aramaiok, nola ez, izango du ordezkaritza: Xabi Igoa eta Paula Amilburuk hartuko dute parte. Finalean ere Manex Agirre izango da gai jartzaile. Saio guztiak afalostean hasiko dira –afaria 20:30ean eta saioa 22:30ean– eta saioa baino bi egun lehenago eman behar da izena. Horretarako telefonoa: 675 707 971

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak