Murugaingo indusketen baitan, 1936ko gerrako trintxerak identifikatu ostean, Intxorta 1937 kultur elkartekoek jakinarazi diete AOBT-koei informazioa asko dutela Aramaion gudak izan zuen eraginaren gainean.
Hala, AOBTren asmoa da, Intxorta 1937 elkartekoen informazioa aztertu eta gero lubakiak bilatzen izan ziren herritarrekin egotea, proiektua azaltzeko. Izan ere, erakusketa ahalik eta osatuena egitea gura dute. Horren ostean, deialdi irekia egingo dute. Beste talde bat sortu gura dute, propio, AOBTrendako "lan asko" delako.
AOBTk, ateak zabalik
Jon Errasti AOBT-ko kideak dio ateak zabalik daudela edonorendako: "Ez gaude ateak inori ixteko moduan. Jende gutxi gabiltza eta jende berria eskertuko genuke. Baldintza bakarra da lanerako gertu egotea".
Bestalde, datorren udara begira Barajuen auzoko bi harraska berreskuratzeko asmoa dute. Aurretik, baina, jabearekin egon behar dira.