Untzilako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 5a

Egubakoitzean hasi eta domekara arte jaiak izango dira Untzila auzoan. Jaien antolakuntzan aritzen den Jesus Mari Gorosabelen arabera, gero eta jende gutxiago batzen da jaietan. Hala ere, egubakoitzeko bertso afarirako 70 bat lagunek eman dute izena dagoeneko. Izan ere, luxuzko gonbidatuak izango dira urriaren 7an Untzilako elkartean, 21:00etan hasiko den bertso-afarian: Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña.

Jarraian duzue egitaraua:

Urriak 7, egubakoitza

19:00: Jaien hasiera, kanpai jotzea eta etxaflero jaurtiketa

21:00: Elkarteko bazkide eta auzokide guztien artean auzo afaria. Ondoren bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña

Urriak 8, zapatua

12:00: Meza auzoko hildakoen omenez. Ondoren trikitilariak.

18:00: Antzerkia

22:30: Dantzaldia goizeldara arte Orots taldearekin.

23:00: Murumendi elkarteko XXIX. Bolo txapelketa. Sariak: 1.- Garaikurra, txapela eta 200 euro 2.- Garaikurra eta 150 euro. 3.- 80 euro. 4.- 40 euro. 5.- Sorpresa. Murumendi elkarteko lehenengoari Suministros Ugartek emandako Bosch markako zulagailu bat.

Urriak 9, domeka

12:00: Meza nagusia, Aramaioko koruak abestuta

13:00 Bermouth dantza Joxe Gardokirekin.

Bertaratutakoaen artean Itziar Ugartek emandako opari bat zozketatuko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak