Urriaren 6ko Txapeldunen saioan izango da Manex Agirre aramaioarra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 29a

Arabako bertsozale elkarteak antolatuta, Txapeldunen bertso saioa izango da urriaren 6an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:00etatik aurrera. Bertan izango da Manex Agirre Arabako txapelduna, Julio Soto, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbiorekin batera. Hori ez da, baina, bertsolari aramaioarraren hitzordu bakarri izango. Izan ere, zapatuan, urriak 1, Elosun egingo den bertso-poteoan parte hartuko du Agirrek. Txosnetan izango da, 19:30etik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak