Jose Mari Velez de Mendizabalek Rosalia Ormaetxea Trojaola Aramaioko emaginaren bizitza gogoratu du bere blogean: "Gure amei eskainitako laguntzaz jaio ginenon gaineko lehen datuak Rosaliaren koadernotxoetan aurki ditzakegu", dio. Ormaetxearen bizitza kontatzen du artikuluan, "emakume prestu eta langilea" moduan deskribatzen du. Besteak beste, emagin lana 1937ko martxoan eten egin behar izan zuela dio Velez de Mendizabalek, faxistak Aramaiora heldu zirenean. Hala ere, 1940tik aurrera lanari berrekin zion. Artikulu osoa irakurtzeko klikatu hemen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.