Mintzapraktika ekimenean sortu da taldetxoa dagoeneko, zortzi bat lagunek eman dute izena: "Ez da ikastaro moduan planteatuko, helburua da hitz egitea. Ahozko hizkuntza bakarrik landu gura da eta aurten, gainera, hikaz egingo duten euskaldun zaharrak ere animatu dira", azaldu du Rosa Mondragon Udaleko euskara teknikariak. Euskaldun zaharrak eta berriak nahastu gura dira. Beraz, euskaraz hitz egiten jakitea eta astean ordubete libre izatea dira bete beharreko baldintza bakarrak.
"Oso gustura ibili izan naiz"
Hastapeneko ikastaroa aurrez parte hartu duten herritarrendako da bereziki. Aurten ere zortzi bat lagunek eman dute izena dagoeneko. Ahoz zein idatziz lehen pausuak eman gura dutenendako da. Hala ere, aurrekoetan parte hartu duten ikasleez gain, perfil berdintsua dutenek ere aukera izango dute taldean sartzeko.
Aramaion bizi den Jose Lorenzorem kasua da, ezagutzen du hastapen ikastaroa. Oso pozik dago: "Azken bi urteetan eman dut izena eta oso gustura ibili naiz, irakaslea oso ona izan da. Horregatik aurten ere animatuko naiz".
Alfabetatze-maila lantzeko ikastaroa euskaldun zaharrendako da, batez ere. Hitz egiten dutenei baina euskara batuan irakurtzen eta, batez ere, idazten ondo moldatzen ez direnei dago zuzendut ikastaro hori. Hau da, ahozko eta idatzizko euskara hobetzea gura duten euskaldun zaharrei begira antolatu dute. Herritarrek hala eskatuta antolatu dute ikastaro hori.
Izenematea luzatu egin dute
Ikastaroetako baten izena eman gura duenak gaur arte izango du horretarako aukera. Udalak printzipioz irailaren 27an itxi behar zuen izenematea baina antolakuntza aldetik posible denez –ikastaroekin urrian hasiko dira–, egubakoitzera arte luzatu dute epea.