Murugainez eta Gerra Zibilaz jardungo dute Aramaion eguenean

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko irailaren 27a

Murugaineko indusketen emaitzen balorazioa eta Gerra Zibilaren gaineko mahaingurua egongo dira Sastiñan, 19:00etan.

 
Murugaineko indusketen emaitzen balorazioa Etor Telleria arkeologoak egingo du. Gero, Gerra zibilaz barriketan mahaingurua egingo dute Juan Ramon Garai, Julian Unzueta, Fermin Etxeberria eta Julio Axpek. Interesa duten guztiak daude gonbidatuta hitzordura.

Auzolana Murugain egokitzeko

Indusketa gunea auzolanean egokitu nahi dute eta horretarako deialdia egin dute urriaren 1erako, zapatua. 09:00etan egin dute hitzordua eta 09:30ean hasiko dira egokitze lanekin. 12:00etan hamarretakoa egingo dute eta 12:30ean, berriz ekindo diete lanei. Gonbidatuta daude parte hartu nahi duten herritar guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak