Mikel Ruiz de Azua eta Ilia Etxebarria, Txirritolaren posta lehiaketako irabazleak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 21a

Txirritola euskara elkarteak eman ditu aditzera posta lehiaketako irabazleak: Mikel Ruiz de Azua eta Ilia Etxabarria dira eta asteburu bat irabazi dute Nafarroako landetxe baten. Bestalde, joan den domekako Txirritola egunera hurbildu ziren herritar guztiei eskerrak eman gura die eta noski, baita eguna aurrera ateratzen lagundu zuten guztiei ere.

Egun horretan bazkide egiteko aukera zegoen; bada, jakinarazi dute oraindik badagoela aukera bazkide egiteko. Hiru modu daude horretarako: txirritola@gmail.com helbidera idatziz, juntakideren bateri esanez edo liburutegian dagoen orriko fitxa betez. Urteko kuota da hamar eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak