Zuiako Koadrilako euskara elkarteek mintzalagun programa jarri dute martxan 2011-2012 ikasturterako. Izena emateko epea urriaren 14an bukatuko da. Hori bai, Aramaiotik izena eman gura duenak Izarrako frontoian, Murgiako eta Zigoitiako Udalean edota Legutioko liburutegian eman beharko du izena. Taldeak azaroko lehen astean osatuko dira. Harremanetarako deitu 662 120 209 telefonora edo idatzi gorbeialdea@mintzapraktika.org helbidera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.