Sagardogileen txanda iritsi da ostean; aurtengo sagardo botilak zabaltzen hasi dira, Aramaio nahiz inguruko herrietatik iritsitakoei sagardoa eskaintzeko asmoz. Probatzeko eskaintza zabala egon da han, Enrike Gardokik esandakoaren arabera, sagardogile bakoitzak bere "trukutxoak" ditu-eta, eta sagardo bakoitzak berezitasun bat du.
Tailerra, Sastiñan
Ondoan, Paulino Ibabe egon da, usain gozoa zuten sagarrak zatitzen, zapaltzen eta neska-mutikoendako zukua gertatzen, helduek sagardoa dastatu duten bitartean. Talogileak buru-belarri dabiltza batzuendako zein besteendako txistorra taloa prestatzen. Etxeko txikienak, bitartean, Sastiña barruan ibili dira, zirkoarekin lotutako eskulanak egiten.