Angela Viñariñok irabazi zuen Aramaion egin zuen debutean

Xabier Urtzelai 2011ko irailaren 18a

Angela Vilariñok irabazi zuen zapatuko rallysprintean, tramu berriak arrakasta izan zuen lasterketan. Subaru WRC autoaz hura zen faborito, eta turboaz arazoak izan bazituen ere, ez zuen hutsik egin. Hori bai, txandaren batean oso gertu izan zuen Labaka, eta hirugarrenean azkarragoa izan zen Iker Gayoso.

Asteburuko kirol kronikak

Joan den urtean zaleek ezin izan zuten Angelak gidatutako Subaru WRCaz gozatu, salgai zutelako. Zapatuan, berriz, Aramaion korritutako estraineko lasterketan Vilariñok irabazi zuen.

Beteranotasun handiko beste pilotu batzuen aurretik. Hala, duela bi urte anaiarendako kopilotu lanetan ibili ostean, zapatuan, bolantea eskuan, Vilariño izan zen onena –Alazne Apalantza izan zuen ondoan.

Ibarrekoak, ondo

Etxeko pilotuen artean Aitor Arnaiz eta Joanes Uria (R5GT Turbo) , Gorka Idigoras eta Joseba Frutos (Opel Astra GSI), eta Inhar amenabar eta Agurtzane Zubieta (R5GT Turbo) izan ziren ordezkariak.

Lehenengo biek pozik amaitu zuten, ez horrenbeste Inharrek eta Agurtzanek, motorra apurtu zutelako: "Pena da, etxean korritzen dugunean indartsu ibiltzen garelako. Motorra apurtu aurretik 15.ak ginen sailkapenean".

Hain zuzen, astelehenean Harmailatik saioan tarte berezia eskainiko diote zapatuko lasterketari; ibarreko hainbat pilotu izango dira platoan, lasterketaren errepasoa egiteko.

Lehenengo hamar azkarrenak:

  1. Angela Vilariño. 15:59:30
  2. Joxe Labaka. 16:10:60
  3. Iker Gayoso. 16:12:90
  4. Rafa Ateka. 16:19:00
  5. Roland Holke. 16:20:00
  6. Txus Jaio. 16:26:20
  7. Gorka Antxustegi. 16:29:50
  8. Xabat Arrate. 17:11:90
  9. Andoni Blas. 17:19:10
  10. Ruben Lapuente. 17:22:50

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak