"Erritmo falta izan dugu", adierazi zuen borrokaren amaieran Undaren entrenatzaile Luis Crespok. Gogoan izan unrtarrilean belaunean lesio larri baten ostean ia txapelketarik jokatu barik joan dela Unda Istanbulera. "Dena dela, sei onenen artean egoteko asmoz etorri gara hona, eta ez dugu lortu" Hala, azken urteotan txapelketa guztietan aurrealdean ibili ostean, oraingoan lehenengoan esan behar izan du agur oletarrak.
Crespok aurreratu moduan, nahiz eta txapelketan kanporatua izan helburua ez da aldatu, 2012an Londresen egingo dituzten Olinpiar Jokoetan egon nahi dute, eta hara sailkatzeko lehen aukera galduta, datorren urtean egingo dituzten Europako sailkapen txapelketan postu bat lortzea da hurrengo erronka.
Informazio gehiago, Bat Basque Team taldearen webgunean.
Hemen dituzue Undaren adierazpenak, txapelketa baino lehenago.